domingo, 13 de diciembre de 2015

DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK

 IKT-ekin lotutako zenbait tresnen lanketa izan zen azken lana praktikaldira joan aurretik. Horretarako, talde bakoitzak tresna hauetako bat hautatu zuen honen inguruan lanketa bat egiteko. Aukera horien artean, sare sozialak, geolokalizazioa, foroa, bideo konferentziak, wikia eta kontzeptu mapak zeuden besteak beste. 

Nik eta nire taldekide Eneka, Ainhoa, Naiara eta Mirarik, Kalkulu Orriak, Excela, aukeratu genuen, honen inguruan informatu, lanketa bat egin eta ondoren gure ikaskideentzako jarduera bat diseinatzeko. Lanean, hasiera batean, Excelaren inguruko informazio orokorra ematen dugu, zer den, zertarako balio duen, dauden programa motak... Ondoren, 5 ariketa planteatzen ditugu, Excelaren erabilera ikasteko nolabait: taulen eraketa, bataz bestekoak, maximoak eta minimoak, grafikoen eraketa etab. Gainera, ariketa hauen barneratzea errazteko, "tutorial" moduko bideo batzuk zintzilikatu ditugu Youtuben, non ariketa hauek pausuz-pausu nola egiten diren azaltzen ditugun .

Honako hau duzue aipatu berri dudan lana: 

 http://issuu.com/olatzkortabarria/docs/diseinatutako_jarduera__artxibo_ona/1
 
 

sábado, 12 de diciembre de 2015

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA

IKT-ko azkenengo klasean Aingeru etorri zitzaigun irakasle lanetan. Klase honetan hainbat video ikusi genituen eta ondoren gai hauetatik bideratutako gogoeta batzuk.
 
Panoptikoak: 
 

Jeremy Bentham Londresen jaio zen filosofo, jurista eta erreformatzailea zen. Ezaguna da "Kartzela perfektua" sortu zuelako, Panopatikoa izenekoa. Kartzela honek, forma zilindrikoa zuen eta presoei errepresioa eta kontrol zorrotza ezartzea zen honen metodoa. Bertan, kontrol dorre bat aurki genezakeen erdian kokaturik, zelatatzailearen ereduatzat jar dezakeguna. Erdiko dorre honen inguruan, berriz, presoak aurkitzen ziren eta hauei zetatuen papera jarri diegu.

Preso bakoitza lehio bat zuen gela batean zegoen. Lehio hauen funtzioa gela argiztatzea zen, honela dorrean zeuden zaindariek hobeto ikus zezaketeen gela bakoitza. Geletan zeuden presoek, ordea, ezin zuten zaindarien dorrean gertatzen ari zena ikusi, beraz, ez zekiten noiz ziren zelatatuak eta noiz ez.
 
Azken finean, Panopa izeneko kartzela hau interneten metafora bat bezala har dezakegu. Izan ere, Internetarekin guztiz lotuta dago, gure datuen kontrolarekin hain zuzen ere. Nabigatzen ari garenean zelatatuak izaten gara momentu oro gu konturatu gabe. Bertan egiten ditugun bisitak, erosketak... grabatuta gelditzen dira eta hainbaten eskutara iristen dira nolabait. Hauek gure ekintzak eta informazioa erabil ditzakete guk jakin. Ez dute, tresneria edo baliabiderik behar guk geuk ematen diegulako nahi duten guztia.

Hasierako gogoeta:
 

Zelatatzaileak egonda, zetatuak garenok nola sentitzen gara?
 
Maiz pentsatzen dugu interneten nabigatzen ari garenean zelatatuak izan gaitezkeela. Bertan gure informazio pertsonala ezartzen dugu eta hori inoiz ez da desagertuko. Internetez gain, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat tresnekin ere gertatzen da honako hau.

Honekin lotuta, zetatuak garenok zelatatzaileen ekintzen aurrean har ditzakegun neurrien edo erresistentzien inguruan hitz egin dugu. Hauek taulako hirugarren zutabe batean txertatu ditugu.

Honako hauek dira zelatatzaileak, nola burutzen duten eta noa ekidin ditzakegun zetatuek: 
NORK?
NOLA
ERRESISTENTZIA
GoogleDatu pertsonalakDatuak asmatzea, “cookie” erabilerari ezezkoa eman; Ctrl, Shift N emanda nabigazioa segurua hasi...
Whatsapp-eko orduaKonexioaren azterketaTik bikoitza kendu, ordua kendu, profileko informazioa kontaktu batzuen esku soilik...
Zerbitzuetako kamerakGure mugimenduak...
EgelaNabigazioaren kontrolaPertsona batek besteei irakurgaiak pasatzea; beti irekita edukitzea
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak)Datuen kontrolaAhalik eta gutxien erabiltzea; esku dirutan ordaintzea
GPS edo geolokalizazioaPosizionamenduaren kontrolaKentzea
Web- kamera (drone)Sartu daitezkeelakoEstali kamera
Sare SozialakDatuak, noiz konektatuArgazkiak ez etiketatu,
Wifia
Wifi publikoak ez erabili
Konpainia telefonikoaLokalizazioa, erabilerak“Modo avión” jarri
 
 
Lehenengo gogoeta hau egin ostean, bideo bat bat ikusi dugu : ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? (Marta Peirano)

Bideoan, TEDx Madrid-en Marta Peiranok emandako hitzaldi bat agertzen da. Bideoak dioena laburtuta, Martak dionezen, nahiz eta zelatatuak izaten ari garela sentitu, jarduera txar edo negatiborik egiten ez dugunez seguru entitzen gara. Entzuleei aipatzen die kontutan izateko oso garrantzitsua dela gure intimitatea mantentzea eta zaintzea. 
 

Ondoren, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" bideo ikusi dugu. Bertan esan eta aipatzen dena jarraian duzue ikusgai, baita bideoa ere: 
 
Bigarren bideo honetan, gizarteko kideen gehiengoarentzat oso ezagunak eta entzunak diren sare sozial, programa, software eta plataformei buruz hitz egiten digu. Hauek dituzten arrisku zein onurak aipatzen dizkigu. (Wikipedia, Facebook, twitter...).


Azken gogoeta

Bideo hauek ikusi eta gogoetak egin ondoren, uste nuena baino kontrolatuago bizi garela ondorioztatu dut. Nahiz eta lehen ideia bat izan, arazo honen garrantziaz jabetu naiz. Izan ere, gehin erabiltzen ditugun sare sozialetan kontrola izaten saiatzen naizen arren, eguneroko bizitzan  kontrola mantentzea zailagoa egiten duten hainbat tresnak gure informazioa hartu eta gorde egiten dute. Behin hori gertatzean sarean alde batetik bestera mugitzen da gure informazioa. Hori dela eta une oro zetatuak izaten gara. Askotan inkoszienteki bada ere, guk geuk errazten diegu zelatatzaileei bereiaien lana eta nahi duten informazioa guztia eskura jartzen diegu. Neurri batean, posible dugu informazioa edo datu pertsonalak sarean eskuragarri ez jartzea, edota kreditu txartelen ordez diru metalikoa erabiltzea. Saio honen ondoren, nahiz eta bizi garen gizarteak ez dizkigun segurtasun falta ekiditeko neurriak bere osotasunean betetzen uzten, ezin baitzara zerbitzuetako kamerez ezkutatu etengabe edo gure kasuan Egelan sartu gabe egon adibidez,  badakit aurretik aipatutako neurriak kontuan izaten saiatuko naizela eta ahal den nenurrian nire segurtasuna mantentzen.

jueves, 10 de diciembre de 2015

LA WEB 2.0 EN ESCENA


Klasean testu komplexu bat irakurri ondoren honako hau ikasi eta ulertu dugu: Web 1.0 eta Web 2.0 aren artean desberdintasun bat dago. Lehenik eta behin esan behar da bietatik lehenengoa informazioa bilatzeko tresna modura bakarrik erabili zitekeela. Web 2.0 berriz, Web 1.0 bezala informazioa bilatzeaz gain, berak sortzeko, zabaltzeko eta konpartitzeko ere balio du. Bi haue artean lotura dagoela ikus dezakegu, kolektiboa da. Adibidez, entziklopedia munduari loturik, garai batean jende jakintsuenek egiten zituzten soilik, baina gaur egun, wikipedian dugun informazioa edonork jar dezake (eta hauek elkarlanaren bidez garatuak izan dira, zibernautika munduan).

Bestalde, Web 1.0-ak produktu bat sortzen du eta 2.0ak berriz zerbitz bat eskeini, beraz ekonomikoki aldatu egiten da erabat. Erabiltzen ditugun zerbitzu asko, gure erabilpenagatik, etekina ateratzen dute eta dirua irabazten dute. Baina geroz eta gehiago erabiltzen da software librea eta eskoletan horien erabilpena bultatzen ari da, izan ere, erabiltzaileak software horiek hobetzen joaten dira. Hala nola, gaur egun Google konpainiak ikaragarrizko negozioa egiten duela iruditzen zait gurekin, eta eredu kapitalista ekonomikoa ikusgai da.

Honetaz gain, nire iritziz, Web 2.0ak elkarlana eskatzen duenez, ikaskuntza kooperatiboari biziki loturik doa, eta ikaskuntza horrek arrakasta izateko, ezinbestekoa dugu alderdi kritikoa garatua izatea. 

Laburtuz, web 2.0 kolektiboagoa da, eta elkarlanean dabilen komunitate handi batek sortua izan da. Web 1.0an berriz, internetean informazio bat soilik webmaster batek egina (editatzaile bakar bat), hau da, aditu bakar batek.

Ondoren, irakurgaian ageri den esaldi batek zer pentsarazi ekarri digu taldekideei: "Si hay suficientes ojos, todos los errores son leves", hau da, honek adierazi dit irakasle izango naizenez, nire ardura izango dela ondo dagoena eta gaizki bereizte Honetaz gain, egoera hauen aurrean neurriak hartzea egoerak sahiesteko.



IKTren garapenari bergiratuta web 3.0a izango dugula aurreikus dezakegu. Interneten zintzilik informazio mordoa dago, eta zerbait aurkitzeko zailtasunak ditugunez noizean behin, urte batzuen epean ordenagailuek guk zer nahi dugun jakingo dute, eta horrela gure interesatzein zaigun informazioa erraztasunez aurkituko dugu.


Gure geroa erraza ez da izango web 3.0a iristen den unetik aurrera, baina zentzudunak izaten garen einean eta makinek gizakia superatzen ez duten einean ez dugu arazorik izango.

jueves, 8 de octubre de 2015

KONPETENTZIA DIGITALA

Jordi Adellen bideo hau ikusi dugu gaur, Competencia digital izenburupean. Bertan, konpetentzia digitalen munduaren alderdi onak eta txarrak azaltzen ditu. Azken finean, mundu digitalarekin informazioa bilatzen, lortzen eta aurkitutako hori kritikatzen ikasarazi behar digulako.



Horretaz gain, lortutako informazioaz guk informazio berria sortu behar dugu konpetentziak landu daitezen. Beraz, sortutakoa publiko egitea positiboa da, beasteek ere erabili ahal izango dutelako.

Adellek aipatzen duen bigarren zatia tresna teknologikoen erabilpenari loturik dago. Gaur egun ia denok dugu menpekotasuna tresna hauekiko nahiz eta ongi erbiltzen ez jakin. Ez diegu ahal bezain beste probetxu ateratzen.

"Alfabetazio multiplearen" kontzeptua aipatzen da ere bideoan, hau ikus-entzunezko gizarte batean oinarritua dagoe.

Ondoren, lehenago aipatu dudan bezala, guk lortutako informaziotik sortzen duguna jakintza bezala zertxobait eraikitzea ere lan gogorra da, eta irakasleon aldetik, lan asko dugula egiteko ikusten da. Beraz, ni irakasle izango naizen einean, gizarte digitala sortzen saiatuko naiz. Honekin adierazi nahi dudana da, nik hezten ditudan ume eta gaztetxoak gai izango direla mundu birtuala eta erreala bereizteko, baina hauen arteko bereizitasunak nortzuk diren konturaraziz.

Nahiz eta nire burua nahiko konpetente ikusten dudan azkenengo aipatutako helburu hori lortzeko, uste dut lan handia egin behar dudala eta gizartean praktikatu irakasle naizenean IKT ondo manejatu eta konpetente izateko.

Amaitzeko, ikusitako eta aztertutako bideo guztiei eske nire IKT-rekiko lehengo ideiak aldatu eta garatu egin direla ondorioztatzen dut. Azkenik, konpetentzia digitalak espezifikatzea falta dela iruditzen zait, eta hauek irakasteko metodologia didaktika aktibo bat beharrezkoa dela pentsatzen dut.

miércoles, 7 de octubre de 2015

ZER DA KONPETENTIA DIGITALA?

ZER DA KONPETENTZIA DIGITALA?

"¿Qué es la competencia digital?" bideo ikusi ondoren kontzeptu honen inguruan hausnartu dugu. Bertan Manuel Areak hezkuntza teknologikoari buruz hitz egiten digu, eta konpetentzia hori eskolan nola landu azaltzen du.


Konpetetente izateko ez beharrezkoa teknologian aditua edo ona izatea, bai ordea, gai izan behar gara horren inguruan dakiguna transmititzeko edo irakasteko. Badakigu gaitasunak izatea edo konpetente izatea desberdina dela. Laburbilduz, egoeren aurrean mugitzen dakigun unean, konpetente izango gara. Hau da, gai jakin baten inguruan informazioa aurkitzea interneten ez da konpetente izatea. Bai ordea informazio hori aurkitu, aurrez genuenarekin kontrastatu eta guztia antolatuta erabilera berri bat ematea.

Bestalde, konpetentzia digitala alderdi desberdinetan oinarritzen da: alde batetik ikasleak eraiki behar du guztia eta beste aldetik, talde lana behar beharrezkoa izango da; hirugarren, eskuratzen duten material didaktikoa iturri desberdinetatik ateratakoa izango da, horrela informazioa eskuratuz.

Amaitzeko, hainbat errekurtso ondoren gelan erabili ahal izango ditugunak aipatzen ditu. Batetik, "Wiki"-ak erabiltzea gomendatzen du, adibidez ikasgaiaren hiztegia osatzeko edota ikerketarako.  Eta bestalde, ikasgelako proiektuak, notiziak edota egunerokoak konpartitzeko blog-ak erabiltzea gomendatzen du. Gainera, foroak hizkuntzak ikasteko edota klasean eztabaidatzeko gomendatzen dizkigu.

MUNDU DIGITALAREN HAUSNARKETA ETA KONPETENTZIA DIGITALA

What`s on your mind? eta Avoidance

Gaurko klasean, bi bideo ikusi ditugu eta ondoren hauen inguruan hausnartu eta eztabaidatu dugu. Jarraian bideo hauetatik ateratako ondorioak azalduko ditut.


Lehenik, What`s on your mind? izeneko bideoa ikusi dugu. Bideo honetako protagonista facebookera engantxatuta dago, eta egiten duen guztia publikatzen du.

Hemen uzten dizuet bideoa zuek ere hausnartu dezazuen: 


Bideo labur honetan protagonistak obsesio moduko bat du facebookarekin. Denbora guztian ari da argazkiak igotzen eta argazki bakoitzak jasotzen dituen "Like" guztiak begiratzen besteek jasotzen dituzten kopuruarekin alderatzeko.

Segituan konturatzen gara ordea, sare sozialean ipintzen duen "errealitate" hori tapatu egiten duela. Hau garbi ikusten dugu, mendian agertzen den argazkia autoaren paretik atera duela ikusten dugunean edo alkohol botila bat eskuan duela azaltzen denean, baina, errealitatean bere edanda autoan negarrez ari denean.

Bideo hau ikusita konturatzen zara ez dela fikziozkoa. Gizon honen antzera jende askok publikatzen du bere bizitza kontrolik gabe. Egia da horelako kasu asko entzuten direla, izan ere norerak bere buruari ezartzen dio muga eta muga hori kontrolatzea oso zaila da. Nola jakin zer den egokia eta zer ez sare sozialetan publikatzeko?


Besterik gabe esan, sare sozialetan jartzen duguna kontrolatu egin beharko genukeela, hau da, burua erabiliz, igoko ditugun argazki edo bideoak egokiak diren aldez aurretik begiratuz eta egin ditzaketen kalteak aurreikusiz.. Hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da umetatik kontzientziazio plan bat eratzea bai etxeetan bai eskoletan eta hauek martxan jartzea mundu digitalak dakartzaten arriskuez ohartzeko eta hauek arduraz erabili ditzaten etorkizunean. Horrela bakarrik lortuko genuke muga batzuk ezartzea eta mundu digitalek egin dezaketen mina galaraztea.




Bigarrenik, Avoidance izeneko bideoa ikusi genuen. Honen egilea, Erica Rortberg da eta bere gradu amaierako lan modura aurkeztu zuen bideoa dugu hau. 


Zuek ikusi ahal izateko hemen uzten dizuet bideoaren esteka: https://vimeo.com/99992788

Honako bideoan egoera desberdinak ikus ditzazkegu. Lehenengo egoeran lanik gabe gurasoen etxean bizi den gizoezko bat agertzen da eta honek eguna guztia ordenagailuan eta gauez "PlayStation-en" jolasten pasatzen du. Nahiz eta langabezian ego ez du lana bilatzeko asmorik duenik ematen. Ondoren, bulego batean buru belarri eta teknologiaz inguratuta lanean dabilen emakume bat ageri zaigu. Bulegoan dagoela, bere amak telefonoz deitzen dio, baina hau ez da gai lana minutu batez utzi eta zaharren egoitza batean dagoen amari erantzuteko. Ondoren, elkarri hitz bat bera ere egiten ez dion bikote bat dago, aparatu teknologikoak esku artean izatearen kausaz. Azkenik, bere burua printzesa modura eta bere ingurua perfektutzat duen neska bat ageri zaigu. 


Baina,  bideoak adierazi nahi duena aratago doa. Teknologien erabilpenaren ondorioz sortzen den isolamenduaren   inguruko kritika  bat egiten du.  Bideoko  protagonistek ,  nahiago  dute teknologikoei  konektatua  egon, mundu  errealarekin harremanetan egotea baino.


Beste bi kasuak ere oso ohikoak bihurtzen ari dira gaur egun lana eta itxura fisikoa jartzen baititugu guztiaren gainetik. Bulegoan lanean hari den emakumeak lana bere amaren aurretik jartzen du, nahiz eta bulego batean bakarrik egon, ez du tarte bat hartzen bere amak zer behar duen jakiteko. 

Eta, printzesaz bere burua duen neskaren kasuan, esan dezakegu, umetan filmetan edo liburuetan kontatzen zaizkigun printzesen ipuin batean bezala dagoela. Berean bakarrik pentsatzen du, itxura fisikoan, ez zaio ingurukoa axola. Hau garbi ikusten dugu, kalean dagoen eskale bat printze baten modura interpretatzen duenean. Kasu honetan neska honek ez du errealitatearen inguruko ideiarik ez interesik ere. Baina, amaieran ikusten da, mundu perfektu hori ez dela erreala eta itxuraz bakarrik fidatzea alferrikakoa dela. 

Laburbilduz, bideo honek gaur egun teknologiek sortzen duten isolamenduaren inguruko kritika egiten digu, eta zer pentsatu eman eta errealitatea azaltzen du.

jueves, 10 de septiembre de 2015

TEKNOGRAFIA

Gaur egun teknologiek duten garrantzi handia kontuan hartuta, interesgarria da orain arte horiekiko izan dugun lotura eta ibilbidea erreparatu eta pixka bat hausnartzea.

Lehenik eta behin, esan behar dut nik inoiz ez dudala izan harreman esturik teknologiekin. Txikia nitzenean teknologiak ez nituen nik zuzenean erabiltzen, hau da, gurasoek eta eskolako irakasleek nola erabiltzen zituzten ikusi nezakeen baina nik ez nituen ia inoiz esku artean izaten. Ume gehienek bezala telebista aurrean ordu gutxi batzuk pasatzen nituen, baina nahiago nuen beste jolas batzuekin denbora pasatzea.

Oso ondo gogoratzen dut 10  urte nituenean inglesa praktikatzeko jolasez beteriko ordenagailu bat oparitu zidatela. Beraz, esan dezaket nire lehenengo harremana teknologiekin hori izan zela. Hemendik aurrera harreman hau sendotzen joan zen: 13 urterekin lehen mugikorra oparitu zidaten, eskolan lanak ordenagailuz egin eta entregatzera behartzen gintzuzten, ondoren irakasleek betiko arbel tradizionala digitalaz ordezkatu zuten... Orain, ibilbide luze honen ostean, neurri handi batean teknologiaren menpe bizi garela uste dut.

Gaur egun ditugun teknologien maila altua eta programa konplexuekin proiekzio handiak egiteko gai niaz. Horretaz gain distantziara matrikula, urrunekoekin komunikatu, bideo eta argazkien edizioa, aldizkari bat sortu eta abar egiteko gai naiz. Hala ere, gehien erabiltzen ditudan aplikazioak mugikorrarekin datozenak dira, izan ere, leku guztietara eraman dezakedanez gehiago erabiltzeko aukera dut. Horietariko aplikazio ezagunenaWhatsApp-a da eta honekin momentu oro mezuak jaso eta bidali ditzakegu

Nire iritziz, irakasle izango naizenez eta gaur egun hezkuntzan IKT-k duen garrantzia kontuan hartuta, gai ikusten dut nire burua horrelako tresnekin lan egiteko. Txikitatik erlazio bat izan dudanez, ez zait arrotza egingo harreman hori sendotu eta teknologia eta tresna berriekin lan egitea.

Hona hemen bideo bat nire bizitzan teknologia nola joan den aldatzen erakusten diguna:


martes, 8 de septiembre de 2015

Egunon

Kaixo, egunon!

Olatz Kortabarria naiz, Oñatiarra eta Donostiako Magisteritza eskolan lehen hezkuntzako bigarren maila ikasten ari naiz.

Guk, IKT-ko ikasgaian blog bat egingo dugu eta bertan lantzen duguna eta zenbait berri argitaratzen joango gara.

Zuen interesekoa izatea espero dut.