miércoles, 7 de octubre de 2015

MUNDU DIGITALAREN HAUSNARKETA ETA KONPETENTZIA DIGITALA

What`s on your mind? eta Avoidance

Gaurko klasean, bi bideo ikusi ditugu eta ondoren hauen inguruan hausnartu eta eztabaidatu dugu. Jarraian bideo hauetatik ateratako ondorioak azalduko ditut.


Lehenik, What`s on your mind? izeneko bideoa ikusi dugu. Bideo honetako protagonista facebookera engantxatuta dago, eta egiten duen guztia publikatzen du.

Hemen uzten dizuet bideoa zuek ere hausnartu dezazuen: 


Bideo labur honetan protagonistak obsesio moduko bat du facebookarekin. Denbora guztian ari da argazkiak igotzen eta argazki bakoitzak jasotzen dituen "Like" guztiak begiratzen besteek jasotzen dituzten kopuruarekin alderatzeko.

Segituan konturatzen gara ordea, sare sozialean ipintzen duen "errealitate" hori tapatu egiten duela. Hau garbi ikusten dugu, mendian agertzen den argazkia autoaren paretik atera duela ikusten dugunean edo alkohol botila bat eskuan duela azaltzen denean, baina, errealitatean bere edanda autoan negarrez ari denean.

Bideo hau ikusita konturatzen zara ez dela fikziozkoa. Gizon honen antzera jende askok publikatzen du bere bizitza kontrolik gabe. Egia da horelako kasu asko entzuten direla, izan ere norerak bere buruari ezartzen dio muga eta muga hori kontrolatzea oso zaila da. Nola jakin zer den egokia eta zer ez sare sozialetan publikatzeko?


Besterik gabe esan, sare sozialetan jartzen duguna kontrolatu egin beharko genukeela, hau da, burua erabiliz, igoko ditugun argazki edo bideoak egokiak diren aldez aurretik begiratuz eta egin ditzaketen kalteak aurreikusiz.. Hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da umetatik kontzientziazio plan bat eratzea bai etxeetan bai eskoletan eta hauek martxan jartzea mundu digitalak dakartzaten arriskuez ohartzeko eta hauek arduraz erabili ditzaten etorkizunean. Horrela bakarrik lortuko genuke muga batzuk ezartzea eta mundu digitalek egin dezaketen mina galaraztea.




Bigarrenik, Avoidance izeneko bideoa ikusi genuen. Honen egilea, Erica Rortberg da eta bere gradu amaierako lan modura aurkeztu zuen bideoa dugu hau. 


Zuek ikusi ahal izateko hemen uzten dizuet bideoaren esteka: https://vimeo.com/99992788

Honako bideoan egoera desberdinak ikus ditzazkegu. Lehenengo egoeran lanik gabe gurasoen etxean bizi den gizoezko bat agertzen da eta honek eguna guztia ordenagailuan eta gauez "PlayStation-en" jolasten pasatzen du. Nahiz eta langabezian ego ez du lana bilatzeko asmorik duenik ematen. Ondoren, bulego batean buru belarri eta teknologiaz inguratuta lanean dabilen emakume bat ageri zaigu. Bulegoan dagoela, bere amak telefonoz deitzen dio, baina hau ez da gai lana minutu batez utzi eta zaharren egoitza batean dagoen amari erantzuteko. Ondoren, elkarri hitz bat bera ere egiten ez dion bikote bat dago, aparatu teknologikoak esku artean izatearen kausaz. Azkenik, bere burua printzesa modura eta bere ingurua perfektutzat duen neska bat ageri zaigu. 


Baina,  bideoak adierazi nahi duena aratago doa. Teknologien erabilpenaren ondorioz sortzen den isolamenduaren   inguruko kritika  bat egiten du.  Bideoko  protagonistek ,  nahiago  dute teknologikoei  konektatua  egon, mundu  errealarekin harremanetan egotea baino.


Beste bi kasuak ere oso ohikoak bihurtzen ari dira gaur egun lana eta itxura fisikoa jartzen baititugu guztiaren gainetik. Bulegoan lanean hari den emakumeak lana bere amaren aurretik jartzen du, nahiz eta bulego batean bakarrik egon, ez du tarte bat hartzen bere amak zer behar duen jakiteko. 

Eta, printzesaz bere burua duen neskaren kasuan, esan dezakegu, umetan filmetan edo liburuetan kontatzen zaizkigun printzesen ipuin batean bezala dagoela. Berean bakarrik pentsatzen du, itxura fisikoan, ez zaio ingurukoa axola. Hau garbi ikusten dugu, kalean dagoen eskale bat printze baten modura interpretatzen duenean. Kasu honetan neska honek ez du errealitatearen inguruko ideiarik ez interesik ere. Baina, amaieran ikusten da, mundu perfektu hori ez dela erreala eta itxuraz bakarrik fidatzea alferrikakoa dela. 

Laburbilduz, bideo honek gaur egun teknologiek sortzen duten isolamenduaren inguruko kritika egiten digu, eta zer pentsatu eman eta errealitatea azaltzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario