2015-09-16: BIG BANG DATA ETA LA PROMESA DIGITAL
Gaur, IKT-ko lehenengo saio teorikoa izan dugu. Lehenik eta behin, "Big Bang data" izeneko proiektuari buruz hitz egin dugu. Proiektu hau, artetik hasita, politika, ikerketa, berrikuntza eta parte-hartzearen inguruan dauzkagun datuetan murgiltzen da. Ondoren, "La promesa digital" izeneko bideoa ikusi dugu. Honako hau dokumental bat da eta hau 25 urtetan teknologiak izan duen aldaketaren inguruan izango da.
BIG BANG DATA
Gaur egun erabiltzan ditugun tresna asko erabili ahal izateko gure datuakeman behar ditugu. Honen adibide dira eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun interneten nabigatzailea, mugikorreko GPS-a, bankuko txartelak... Guzti hauek erabiltzean datuak sortzen ditugu eta azken hauek biltegiratzeko eta interpretatzeko gaitasunak sektore ekonomiko eta sozial ia guztiak aldatzen ditu. Honako prozesu hau izango da abiapuntua Big Bang Data proiektuarentzat.
Big Data fenomenoari buruz eztabaida eta gogoeta bat sortu dute Centro de Cultura Contemporanea de Barcelona-k (CCCB) eta Telefónica Fundazioak. Bertan joera honen arriskuak zein diren azaldutzen dute, zaintza masiboa eta pribatutasun faltarekin batera. Gainera, ezagutza sortzeko, erabakiak eraginkortasun handiz hartzeko eta demokrazia parte-hartzaileago bat lortzeko eskaintzen dituen aukerak kaleratu ditu.
Erakusketa sei hilbetez egon zen ikusgai CCCB-en. Aurten, berriz, Madrilera eraman dute erakusketa eta bertan ere hiru hilabetean zehar egon da ikusgai. Bi kasuetan datuak ikusteko eta aztertzeko perspektiba desberdinetatik egindako 50 proiektu ikus zitezkeen. Safecast proiektua dugu nazioarteko ezagunetako bat. Honako proiektu hau Japonian eraiki zuten Fukushimako hondamendiaren ondoren eta erradiazio sentsorren sarean oinarritu ziren.
LA PROMESA DIGITAL
Saio teorikoaren lehen zatia amaitu ondoren, "La promesa digital" izeneko bideo bat ikusi genuen saioari jarraipena emateko. Hona hemen bideoa ikusi nahi izanez gero:
José Manuel Pinillo-k zuzendutako dokumental bat da, kultura digitala eta bere paralelismoa azaltzen dituena. Bertan, orain dela 25 urte teknologiaren inguruan espero genuena eta honek gure orainari aportatu diona azaltzen da baita etorkizunean zer etekin emango digun ere. Gainera, bideoan, Espainian izan den historia digitalaren berri ematen du. Modu honetan, 90eko hamarkadan hasi zen iraultza zibernetikoagatik, aukera asko izango zituen errealitate alternatibo bat etorriko zeneko promesa finkatu zen.
Iraultza zibernetikoagatik aldaketa batzuk egongo zirela ikusi zen nahiz eta 1990ean teknologiak ez zuen gaur egun duen pisua. Hori dela eta, gizarte askeago, garatuago eta demokratikoago bat etorriko zela pentsatzen hasi ziren, tresna elektronikoengatik baina batez ere internetaren agerpenagatik.
Laburtuz, dokumental honek, iraultza zibernetikoaren aurretik espero zena eta azkenean lortu dena bereizten ditu. Horrela, modu batean, gizarte garatuago eta aurreratuago bat lortu dela esan genezake, teknologia berriak geroz eta konplexuagoak eta hobeagoak baitira, eta horiek gure bizitza erosoago izateko erabiltzen ditugu. Hala ere, hauen erabilpenak ez du gizarte askeago bat ekarri. Izan ere, gaur egun, tresna hauen erabilpena behar adina kontrolatu ez arren, hauen bitartez, modu batera edo bestera kontrolatuak sentitzen bait gara.
KONEKTATU GABEKO BIZITZA: ARGAZKI SEKUENTZIA
Saio teoriok honen harira, klasetik kanpo eta taldeka (Eneka, Mirari, Olatz, Naiara eta ni), konektatu gabeko bizitzaren inguruko argazki sekuentzia bat egin behar izan dugu. Beraz jarraian, bideorako aukeratu ditugun une, harreman edota tresnen inguruan egin ditugun gogoetak irakurri ditzakezue, teknologiarik gabeko bizitzarekin zerikusia dutenak:
Irakurtzea (Ainhoa)
Teknologia berriak pisua hartzen ari diren gizarte honetan, paperean irakurtzearen ohitura galtzen ari da liburu elektronikoen agerpena dela eta. Baina hala ere, bi kasuetan, berdin berdin disfrutatu dezakegu irakurtzen.Liburu bat bidaia baterako tiketaren parekoa da, haren bidez, mundu ezberdinak eta berriak bisitatu baititzakegu. Gainera, errealitatearengandik urruntzeko aukera ematen digu, edota alderantziz, bertara hurbiltzekoa. Horrela, liburu on batek bidaiatzeko aukera ematen digun ikastekoa, amets egitekoa, besteen lekuan jartzekoa...
Laguntasuna (Ainhoa)
Horrela, edozein unetan, bai momentu on edota txarretan hor ditugu lagunak beraiengana jotzeko, eurekin barrez lehertzeko, negar egiteko, dibertitzeko, une ahaztezinak bizitzeko. Azken batean laguntasunak elkar ulertzea esan nahi du, errespetatzea, enpatia...
Irudi honen bitartez, haurrak futbolean ari direla ikusi dezakegu, ekintza honen bidez ongi pasatuz eta aldi berean, beraien alderdi psikomotorea landuz. Argazki honen bitartez, zenbait oroitzapenez gogoratu naiz, batez ere, nire txikitako garaietako momentuetaz.Izan ere, txikia nintzenean, herriko futbol taldean ibiltzen nintzen. gogoan ditudan esperientziak orokorren positiboak dira, horietatik bat zehazki berezia gainera. Izan ere, torneoetan hartzen genuen parte eta behin, Gabonetako torneoan finalera iritsi eta irabazi egin genuen, lehen postua lortu genuen. Oso momentu handia eta emozioz beterikoa izan zela dut gogoan, baita polita ere.Honako irudia, berriz, deigarria iruditzen zait eta aldi berean esanguratsua. Irudian ikusi daitekeen moduan, bi haur dabiltza jolasean beraiek sortu eta eginiko jostailuarekin. Modu honetan, beraien sormena lantzen ari dira eta azken honekin batera beste zenbait alderdi beraien ikaskuntza prozesuan aberasgarri izan daitezkeenak. Argazki hau ikusi eta lehenengo burura etorri zaidan gauza honako hau izan da: gaur egun, adibidez, Euskal Herriko haur gehienek dituzten jostailu eta tresna teknologiko desberdinak eta bigarren mundu batean izan dituztenak. Nire ustez, hemengo haurrak ez dira konformatzen inoiz eta aldiz, bigarren mundukoak, beraiek sortutakoarekin edota edozein gauzarekin, hori, harrigarria iruditzen zait izan ere, nire ustez, haurrei orokorrean, beraien jostailu propioak eraiki eta sortzen irakaslea aberasgarria da beraientzako.
Lehen, herriko jaietan, festetan edozein ospakizunetan, helburua ondo pasatzea izaten zen, familiarekin, lagunartean edo beste hainbat modutara, baina gaur egun, festak eta jai egunak, teknologiaren eraginarekin, ondo pasatzeko momentu baten ordez, selfi-ak, argazkiak... atera eta sare sozial guztietan publikatzeko helburua dute pertsona askok. lagunekin egon ordez, argazkiak atera eta mugikorretik horiek igo eta komentatzea da helburua, besteek ikus dezaten nola ari diren pasatzen. Argazki honekin, baita ere, adierazi nahi genuen, orain dela ez askora arte, festa eta jaia girotzeko, txaranga edo bestelako musika instrumentuak erabiltzen zirela. Herriko jendea elkartu eta musika eginez eta joz jaia girotzen zuten, baina gaur egun modarengatik, teknologiak aurrera egin dutelako edo beste hainbat arrazoiengatik hori galtzen ari da eta horren ordez, orain pertsona bat jartzen dute "modan" dauden abestiak ipintzen eta jende guztia hor egoten da.Hondartza (Naiara)
Honako beste argazki honekin, adierazi nahi duguna da, hondartza edo beste horrelako lekuetan, nahiz eta teknologiek aurrera egin duten eta hondartzetan gero eta gehiago ikusi kamerak, mugikorrak, tabletak... oraindik badaude leku batzuk non paisaiaz disfrutatu eta lasai egoteko lekuak diren, horren adibide da argazki hau. Uste dugu, hondartza teknologiatik momentu batez urrundu eta momentuaz, egoeraz, lekuaz eta guzti horretaz disfrutatzeko aukera paregabea dela. Bai bakarrik egonda edo bai lagunekin egonda ere. Eta hori galtzen ari da, esan bezala, teknologiak hain sartuta daude, hondartzara ere tresna hauek erabiltzeko beharra sentitzen dutela pertsona batzuek.Adarra (Olatz)
Objektu hau aukeratu dut teknologiarekin loturarik ez duelako. Adarra nire aiton amonek baserrian inguruko etxeetako jabeekin harremanetan jartzeko erabiltzen zuten. Gaur egun objektu hau instrumentu musikal gisa ere era
biltzen da. Bere erabilpenaren momentuan teknologiatik guztiz isolatuta geratzen gara.
Ziburua (Olatz)
biltzen da. Bere erabilpenaren momentuan teknologiatik guztiz isolatuta geratzen gara.
Ziburua (Olatz)
Objektu edo tramankulu hau oso adibide garbia iruditzen zait teknologiarekin loturarik ez duela adierazteko. txikiak edo gazteak ginenean, gure teknologiarekiko harremana oso txikia zenean, denbora asko pasatzen genuen kulunpioetan jolasean. Baina zahartzen goazen heinean, gure interesak aldatzen doaz eta teknologiarekiko interesa handitzen doazen, zuburuetatik ere urrunduz joaten gara.
Baserriko tresnak (Eneka)
ez, garaian bertan, segarekin moztu berri den belarraren usaina, aizkorak kolpatutako egurraren hotsa. Garai gazi-gozoak, gogorrak, politak, eskua eta gorputza makinarik abilenak.
Kotxea (Eneka)
30 urte dituen nire aitonaren autoa. Pieza original bat bera ere ez daukala esango nuke, urteetan zehar berak konpondu baitu. Kotxearen azterketa pasatzera joan eta aztertzaileak ere harrituta uzten ditu ez dute ulertzen nola jarraitzen duen oraindik martxan. Esaten da, txakurrek beraien jabeen tankera izaten dutela, ba nik esango nuke nire aitonaren autoak bere tankera ere baduela. Buru-gogorra eta indartsua, urteak beregain pasa ahala orduan eta ausartagoa, inoiz errenditzen ez dena.
Hemen duzue, hau azaltzeko egin dugun bideoa:
AMARA BERRI ESKOLA
Gaur Amara Berri Eskolako, Lehen Hezkuntzako IKT-ko iraskale bat etorri zaigu unibertsitatera, Amando hain zuzen ere.
Hizketaldiari hasiera emateko ikasgelen antolaketaren inguruan hitz egin digu. Izan ere, ikasgelak txokoka antolatuta dituzte. Metodologia honekin ikasgela berean momentu berdinean ariketa desberdinak burutzen dira, adibidez batzuk irratirako elkarrizketa bat prestatzen ari diren bitartean beste batzuk aldizkarirako idatzi bat prestatuko dute. Honela ikasleek momentu oro nahi dutena burutzeko aukera dute, berien esku baitago erabakia. Gainera, ziklo desberdinetako ikasleak nahasten dira ikasgeletan, beraz, askeagoak izateko aukera dute.
Metodo edo sistema honen helburuak egiten diren lanei zentzua eta irteera bat ematea eta IKT-aren mundua sakontzea dira.
Metodo hau aurrera eramateko ez dago testuliburuen beharrik, noizean behin informazio iturri gisa erabiliko dituzte bakarrik. Ikasleek nahi duten gaiaren inguruan lan egiten dutenez, gaia lantzen amaitu ostean bete ikaskideei aurkeztu behar izaten diete. Aurkezterakoan hainbat modu desberdinetan egiteko aukera izango lukete ikasleek, betiere IKT saila erabiliz: saioa grabatu eta ondoren web-gunean publikatu gurasoek, lagunek eta berak ikusteko, irratian esan, eskolako egunkarian jarri...
Aurrez aipatu dudan bezala, IKT gaia garatzeko hanibat hedabide erabil ditzakete, hala nola irratia, txikiweb-a, prentsa eta telebista. Hauek une oro daude irekita eta eskola osoarentzako zerbitzua dira. Ikasle guztiek dute aukera parte hartzeko ekintza hauetan. Hedabide hauek erabiltzeak hainbat ardura ditu eta hauek zikloka banatzen dira. 2. zikloko ikasleek irratiaren ardura hartzen dute eta 3. ziklokoek, berriz, prentsarena, telebistarena eta txikiweb-arena.
Beraz, geletan beti bi ikasle gutxiago egongo dira, hedabideetara joaten direlako. Eta gutxi gora behera, katea hilabeteterdian bukatzen da, hortaz, honen ostean, katea berriz hasieratik hasiko da, ikasleak hilabete erdi ero bueltatuz hedabide horretara, ikasturtean zehar 12 egun egonez hedabideetan.
Azpimarratzekoa iruditzen zait esatea, gelaren eta bikoteen antolaketak sekulako garrantzia duela.
Informazio honen ondoren, hedabide bakoitza aztertuko dugu:

Prentsa,Amara Berri Egunkaria:
Egunkaria egunero publikatzen da . Bertako kazetariak 3. zikloko 4 ikasle izaten dira. Hauek, koloredun kopia bat eramaten dute etxera eurek egindako lana delata. Gainontzeko ikasleek, txuri beltzean eta tamaina txikiagoan eramaten dute egunero egunkaria.
Amara Berri irratia: Irratia auzoan emititzen da, 107.2 FM-n. Zuzenean entzuteaz gain, web orrian edozein saio entzueko aukera dago, bertara igotzen baitira saio guztiak eta hauek testu idatziak ere. Lehen esan bezala, teknikariak 2.zikloko bi ikasle izaten dira.
Amara Berri telebista: Ikasgela guztietan dagoen telebista batean saioak ikusteaz gain web gunean ere ikusgai daude saio guztiak. Lehen aipatu bezala kasu honetan kameralariak 3. zikloko bi ikasle dira. Hauek, kamera maneiatzeaz gain, saioak eta programak editatzen dituzte.
Eguneroko albistegi bat egiten da ikasgeletan denok ikusten dutena. Bertan urtebetetzeen berri, galdutako objetuaen berri ematen da. Astero parte hartzaileak zikloka aldatuz. Denetariko saioak ere prestatzen dituzte, elkarrizketak, txisteak, oroskopoak, antzerkiak...bai eta saio bereziak ere antzerkiak, bertso saioak etab.
Txiki web: Web hau ikasleek eramaten dute. Kasu honetan webmasterrak 3.zikloko 2 ikasle izaten dira eta bi egun ematen dituzte bertan lanean.
Bestalde, interesgarria izan zen ikaskide batek matematikak nola lantzen zituzten galdetu zuenean, Amandok honeko hau erantzun zuen: "Umeek egunerokotasuneko esperientziak biziz ikasten dituzte matematikak. Horretarako, ikasgeletan txoko ezberdinak dituzte antolatuta: denda, lantegia, bankua, etxe bizitzak... eta hauetan batetik bestera ibiltzen dira egoera ezberdinetan murgilduz. Hala, bankuan dagoen ikasleak, ikaskideen kontuak eramaten ditu; egin dituen gastuak, dituen irabaziak etab".
Bukatzeko esan, benetan interesgarria iruditu zaidala eskola honen metodologia. Haurrak dira protagonista nagusiak eta irakasleak bigarren paper bat dute, laguntzailearen papera hain zuzen. Honetaz gain, etorkizuneko egoera erreletan jartzen dituzte eta horrela gaiak errealitatearekin lotuz ikasten dituzte, horrela ezagutzei zentzu gehiago emanez.
Hemen uzten dizuet Amara Berri eskolari buruzko bideotxo bat:
Hemen uzten dizuet Amara Berri eskolari buruzko bideotxo bat:







No hay comentarios:
Publicar un comentario