jueves, 10 de diciembre de 2015

LA WEB 2.0 EN ESCENA


Klasean testu komplexu bat irakurri ondoren honako hau ikasi eta ulertu dugu: Web 1.0 eta Web 2.0 aren artean desberdintasun bat dago. Lehenik eta behin esan behar da bietatik lehenengoa informazioa bilatzeko tresna modura bakarrik erabili zitekeela. Web 2.0 berriz, Web 1.0 bezala informazioa bilatzeaz gain, berak sortzeko, zabaltzeko eta konpartitzeko ere balio du. Bi haue artean lotura dagoela ikus dezakegu, kolektiboa da. Adibidez, entziklopedia munduari loturik, garai batean jende jakintsuenek egiten zituzten soilik, baina gaur egun, wikipedian dugun informazioa edonork jar dezake (eta hauek elkarlanaren bidez garatuak izan dira, zibernautika munduan).

Bestalde, Web 1.0-ak produktu bat sortzen du eta 2.0ak berriz zerbitz bat eskeini, beraz ekonomikoki aldatu egiten da erabat. Erabiltzen ditugun zerbitzu asko, gure erabilpenagatik, etekina ateratzen dute eta dirua irabazten dute. Baina geroz eta gehiago erabiltzen da software librea eta eskoletan horien erabilpena bultatzen ari da, izan ere, erabiltzaileak software horiek hobetzen joaten dira. Hala nola, gaur egun Google konpainiak ikaragarrizko negozioa egiten duela iruditzen zait gurekin, eta eredu kapitalista ekonomikoa ikusgai da.

Honetaz gain, nire iritziz, Web 2.0ak elkarlana eskatzen duenez, ikaskuntza kooperatiboari biziki loturik doa, eta ikaskuntza horrek arrakasta izateko, ezinbestekoa dugu alderdi kritikoa garatua izatea. 

Laburtuz, web 2.0 kolektiboagoa da, eta elkarlanean dabilen komunitate handi batek sortua izan da. Web 1.0an berriz, internetean informazio bat soilik webmaster batek egina (editatzaile bakar bat), hau da, aditu bakar batek.

Ondoren, irakurgaian ageri den esaldi batek zer pentsarazi ekarri digu taldekideei: "Si hay suficientes ojos, todos los errores son leves", hau da, honek adierazi dit irakasle izango naizenez, nire ardura izango dela ondo dagoena eta gaizki bereizte Honetaz gain, egoera hauen aurrean neurriak hartzea egoerak sahiesteko.



IKTren garapenari bergiratuta web 3.0a izango dugula aurreikus dezakegu. Interneten zintzilik informazio mordoa dago, eta zerbait aurkitzeko zailtasunak ditugunez noizean behin, urte batzuen epean ordenagailuek guk zer nahi dugun jakingo dute, eta horrela gure interesatzein zaigun informazioa erraztasunez aurkituko dugu.


Gure geroa erraza ez da izango web 3.0a iristen den unetik aurrera, baina zentzudunak izaten garen einean eta makinek gizakia superatzen ez duten einean ez dugu arazorik izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario