ZER DA KONPETENTZIA DIGITALA?
"¿Qué es la competencia digital?" bideo ikusi ondoren kontzeptu honen inguruan hausnartu dugu. Bertan Manuel Areak hezkuntza teknologikoari buruz hitz egiten digu, eta konpetentzia hori eskolan nola landu azaltzen du.
Konpetetente izateko ez beharrezkoa teknologian aditua edo ona izatea, bai ordea, gai izan behar gara horren inguruan dakiguna transmititzeko edo irakasteko. Badakigu gaitasunak izatea edo konpetente izatea desberdina dela. Laburbilduz, egoeren aurrean mugitzen dakigun unean, konpetente izango gara. Hau da, gai jakin baten inguruan informazioa aurkitzea interneten ez da konpetente izatea. Bai ordea informazio hori aurkitu, aurrez genuenarekin kontrastatu eta guztia antolatuta erabilera berri bat ematea.
Bestalde, konpetentzia digitala alderdi desberdinetan oinarritzen da: alde batetik ikasleak eraiki behar du guztia eta beste aldetik, talde lana behar beharrezkoa izango da; hirugarren, eskuratzen duten material didaktikoa iturri desberdinetatik ateratakoa izango da, horrela informazioa eskuratuz.
Amaitzeko, hainbat errekurtso ondoren gelan erabili ahal izango ditugunak aipatzen ditu. Batetik, "Wiki"-ak erabiltzea gomendatzen du, adibidez ikasgaiaren hiztegia osatzeko edota ikerketarako. Eta bestalde, ikasgelako proiektuak, notiziak edota egunerokoak konpartitzeko blog-ak erabiltzea gomendatzen du. Gainera, foroak hizkuntzak ikasteko edota klasean eztabaidatzeko gomendatzen dizkigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario