IKT-ko azkenengo klasean Aingeru etorri zitzaigun irakasle lanetan. Klase honetan hainbat video ikusi genituen eta ondoren gai hauetatik bideratutako gogoeta batzuk.
Panoptikoak:
Jeremy Bentham Londresen jaio zen filosofo, jurista eta erreformatzailea zen. Ezaguna da "Kartzela perfektua" sortu zuelako, Panopatikoa izenekoa. Kartzela honek, forma zilindrikoa zuen eta presoei errepresioa eta kontrol zorrotza ezartzea zen honen metodoa. Bertan, kontrol dorre bat aurki genezakeen erdian kokaturik, zelatatzailearen ereduatzat jar dezakeguna. Erdiko dorre honen inguruan, berriz, presoak aurkitzen ziren eta hauei zetatuen papera jarri diegu.
Preso bakoitza lehio bat zuen gela batean zegoen. Lehio hauen funtzioa gela argiztatzea zen, honela dorrean zeuden zaindariek hobeto ikus zezaketeen gela bakoitza. Geletan zeuden presoek, ordea, ezin zuten zaindarien dorrean gertatzen ari zena ikusi, beraz, ez zekiten noiz ziren zelatatuak eta noiz ez.
Azken finean, Panopa izeneko kartzela hau interneten metafora bat bezala har dezakegu. Izan ere, Internetarekin guztiz lotuta dago, gure datuen kontrolarekin hain zuzen ere. Nabigatzen ari garenean zelatatuak izaten gara momentu oro gu konturatu gabe. Bertan egiten ditugun bisitak, erosketak... grabatuta gelditzen dira eta hainbaten eskutara iristen dira nolabait. Hauek gure ekintzak eta informazioa erabil ditzakete guk jakin. Ez dute, tresneria edo baliabiderik behar guk geuk ematen diegulako nahi duten guztia.
Hasierako gogoeta:
Zelatatzaileak egonda, zetatuak garenok nola sentitzen gara?
Maiz pentsatzen dugu interneten nabigatzen ari garenean zelatatuak izan gaitezkeela. Bertan gure informazio pertsonala ezartzen dugu eta hori inoiz ez da desagertuko. Internetez gain, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat tresnekin ere gertatzen da honako hau.
Honekin lotuta, zetatuak garenok zelatatzaileen ekintzen aurrean har ditzakegun neurrien edo erresistentzien inguruan hitz egin dugu. Hauek taulako hirugarren zutabe batean txertatu ditugu.
Honako hauek dira zelatatzaileak, nola burutzen duten eta noa ekidin ditzakegun zetatuek:
NORK?
|
NOLA
|
ERRESISTENTZIA
|
| Google | Datu pertsonalak | Datuak asmatzea, “cookie” erabilerari ezezkoa eman; Ctrl, Shift N emanda nabigazioa segurua hasi... |
| Whatsapp-eko ordua | Konexioaren azterketa | Tik bikoitza kendu, ordua kendu, profileko informazioa kontaktu batzuen esku soilik... |
| Zerbitzuetako kamerak | Gure mugimenduak | ... |
| Egela | Nabigazioaren kontrola | Pertsona batek besteei irakurgaiak pasatzea; beti irekita edukitzea |
| Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak) | Datuen kontrola | Ahalik eta gutxien erabiltzea; esku dirutan ordaintzea |
| GPS edo geolokalizazioa | Posizionamenduaren kontrola | Kentzea |
| Web- kamera (drone) | Sartu daitezkeelako | Estali kamera |
| Sare Sozialak | Datuak, noiz konektatu | Argazkiak ez etiketatu, |
| Wifia |
| Wifi publikoak ez erabili |
| Konpainia telefonikoa | Lokalizazioa, erabilerak | “Modo avión” jarri |
Lehenengo gogoeta hau egin ostean, bideo bat bat ikusi dugu : ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? (Marta Peirano)
Bideoan, TEDx Madrid-en Marta Peiranok emandako hitzaldi bat agertzen da. Bideoak dioena laburtuta, Martak dionezen, nahiz eta zelatatuak izaten ari garela sentitu, jarduera txar edo negatiborik egiten ez dugunez seguru entitzen gara. Entzuleei aipatzen die kontutan izateko oso garrantzitsua dela gure intimitatea mantentzea eta zaintzea.
Ondoren, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" bideo ikusi dugu. Bertan esan eta aipatzen dena jarraian duzue ikusgai, baita bideoa ere:
Bigarren bideo honetan, gizarteko kideen gehiengoarentzat oso ezagunak eta entzunak diren sare sozial, programa, software eta plataformei buruz hitz egiten digu. Hauek dituzten arrisku zein onurak aipatzen dizkigu. (Wikipedia, Facebook, twitter...).
Bideo hauek ikusi eta gogoetak egin ondoren, uste nuena baino kontrolatuago bizi garela ondorioztatu dut. Nahiz eta lehen ideia bat izan, arazo honen garrantziaz jabetu naiz. Izan ere, gehin erabiltzen ditugun sare sozialetan kontrola izaten saiatzen naizen arren, eguneroko bizitzan kontrola mantentzea zailagoa egiten duten hainbat tresnak gure informazioa hartu eta gorde egiten dute. Behin hori gertatzean sarean alde batetik bestera mugitzen da gure informazioa. Hori dela eta une oro zetatuak izaten gara. Askotan inkoszienteki bada ere, guk geuk errazten diegu zelatatzaileei bereiaien lana eta nahi duten informazioa guztia eskura jartzen diegu. Neurri batean, posible dugu informazioa edo datu pertsonalak sarean eskuragarri ez jartzea, edota kreditu txartelen ordez diru metalikoa erabiltzea. Saio honen ondoren, nahiz eta bizi garen gizarteak ez dizkigun segurtasun falta ekiditeko neurriak bere osotasunean betetzen uzten, ezin baitzara zerbitzuetako kamerez ezkutatu etengabe edo gure kasuan Egelan sartu gabe egon adibidez, badakit aurretik aipatutako neurriak kontuan izaten saiatuko naizela eta ahal den nenurrian nire segurtasuna mantentzen.