Jordi Adellen bideo hau ikusi dugu gaur, Competencia digital izenburupean. Bertan, konpetentzia digitalen munduaren alderdi onak eta txarrak azaltzen ditu. Azken finean, mundu digitalarekin informazioa bilatzen, lortzen eta aurkitutako hori kritikatzen ikasarazi behar digulako.
Horretaz gain, lortutako informazioaz guk informazio berria sortu behar dugu konpetentziak landu daitezen. Beraz, sortutakoa publiko egitea positiboa da, beasteek ere erabili ahal izango dutelako.
Adellek aipatzen duen bigarren zatia tresna teknologikoen erabilpenari loturik dago. Gaur egun ia denok dugu menpekotasuna tresna hauekiko nahiz eta ongi erbiltzen ez jakin. Ez diegu ahal bezain beste probetxu ateratzen.
"Alfabetazio multiplearen" kontzeptua aipatzen da ere bideoan, hau ikus-entzunezko gizarte batean oinarritua dagoe.
Ondoren, lehenago aipatu dudan bezala, guk lortutako informaziotik sortzen duguna jakintza bezala zertxobait eraikitzea ere lan gogorra da, eta irakasleon aldetik, lan asko dugula egiteko ikusten da. Beraz, ni irakasle izango naizen einean, gizarte digitala sortzen saiatuko naiz. Honekin adierazi nahi dudana da, nik hezten ditudan ume eta gaztetxoak gai izango direla mundu birtuala eta erreala bereizteko, baina hauen arteko bereizitasunak nortzuk diren konturaraziz.
Nahiz eta nire burua nahiko konpetente ikusten dudan azkenengo aipatutako helburu hori lortzeko, uste dut lan handia egin behar dudala eta gizartean praktikatu irakasle naizenean IKT ondo manejatu eta konpetente izateko.
Amaitzeko, ikusitako eta aztertutako bideo guztiei eske nire IKT-rekiko lehengo ideiak aldatu eta garatu egin direla ondorioztatzen dut. Azkenik, konpetentzia digitalak espezifikatzea falta dela iruditzen zait, eta hauek irakasteko metodologia didaktika aktibo bat beharrezkoa dela pentsatzen dut.