domingo, 13 de diciembre de 2015

DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK

 IKT-ekin lotutako zenbait tresnen lanketa izan zen azken lana praktikaldira joan aurretik. Horretarako, talde bakoitzak tresna hauetako bat hautatu zuen honen inguruan lanketa bat egiteko. Aukera horien artean, sare sozialak, geolokalizazioa, foroa, bideo konferentziak, wikia eta kontzeptu mapak zeuden besteak beste. 

Nik eta nire taldekide Eneka, Ainhoa, Naiara eta Mirarik, Kalkulu Orriak, Excela, aukeratu genuen, honen inguruan informatu, lanketa bat egin eta ondoren gure ikaskideentzako jarduera bat diseinatzeko. Lanean, hasiera batean, Excelaren inguruko informazio orokorra ematen dugu, zer den, zertarako balio duen, dauden programa motak... Ondoren, 5 ariketa planteatzen ditugu, Excelaren erabilera ikasteko nolabait: taulen eraketa, bataz bestekoak, maximoak eta minimoak, grafikoen eraketa etab. Gainera, ariketa hauen barneratzea errazteko, "tutorial" moduko bideo batzuk zintzilikatu ditugu Youtuben, non ariketa hauek pausuz-pausu nola egiten diren azaltzen ditugun .

Honako hau duzue aipatu berri dudan lana: 

 http://issuu.com/olatzkortabarria/docs/diseinatutako_jarduera__artxibo_ona/1
 
 

sábado, 12 de diciembre de 2015

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA

IKT-ko azkenengo klasean Aingeru etorri zitzaigun irakasle lanetan. Klase honetan hainbat video ikusi genituen eta ondoren gai hauetatik bideratutako gogoeta batzuk.
 
Panoptikoak: 
 

Jeremy Bentham Londresen jaio zen filosofo, jurista eta erreformatzailea zen. Ezaguna da "Kartzela perfektua" sortu zuelako, Panopatikoa izenekoa. Kartzela honek, forma zilindrikoa zuen eta presoei errepresioa eta kontrol zorrotza ezartzea zen honen metodoa. Bertan, kontrol dorre bat aurki genezakeen erdian kokaturik, zelatatzailearen ereduatzat jar dezakeguna. Erdiko dorre honen inguruan, berriz, presoak aurkitzen ziren eta hauei zetatuen papera jarri diegu.

Preso bakoitza lehio bat zuen gela batean zegoen. Lehio hauen funtzioa gela argiztatzea zen, honela dorrean zeuden zaindariek hobeto ikus zezaketeen gela bakoitza. Geletan zeuden presoek, ordea, ezin zuten zaindarien dorrean gertatzen ari zena ikusi, beraz, ez zekiten noiz ziren zelatatuak eta noiz ez.
 
Azken finean, Panopa izeneko kartzela hau interneten metafora bat bezala har dezakegu. Izan ere, Internetarekin guztiz lotuta dago, gure datuen kontrolarekin hain zuzen ere. Nabigatzen ari garenean zelatatuak izaten gara momentu oro gu konturatu gabe. Bertan egiten ditugun bisitak, erosketak... grabatuta gelditzen dira eta hainbaten eskutara iristen dira nolabait. Hauek gure ekintzak eta informazioa erabil ditzakete guk jakin. Ez dute, tresneria edo baliabiderik behar guk geuk ematen diegulako nahi duten guztia.

Hasierako gogoeta:
 

Zelatatzaileak egonda, zetatuak garenok nola sentitzen gara?
 
Maiz pentsatzen dugu interneten nabigatzen ari garenean zelatatuak izan gaitezkeela. Bertan gure informazio pertsonala ezartzen dugu eta hori inoiz ez da desagertuko. Internetez gain, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat tresnekin ere gertatzen da honako hau.

Honekin lotuta, zetatuak garenok zelatatzaileen ekintzen aurrean har ditzakegun neurrien edo erresistentzien inguruan hitz egin dugu. Hauek taulako hirugarren zutabe batean txertatu ditugu.

Honako hauek dira zelatatzaileak, nola burutzen duten eta noa ekidin ditzakegun zetatuek: 
NORK?
NOLA
ERRESISTENTZIA
GoogleDatu pertsonalakDatuak asmatzea, “cookie” erabilerari ezezkoa eman; Ctrl, Shift N emanda nabigazioa segurua hasi...
Whatsapp-eko orduaKonexioaren azterketaTik bikoitza kendu, ordua kendu, profileko informazioa kontaktu batzuen esku soilik...
Zerbitzuetako kamerakGure mugimenduak...
EgelaNabigazioaren kontrolaPertsona batek besteei irakurgaiak pasatzea; beti irekita edukitzea
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak)Datuen kontrolaAhalik eta gutxien erabiltzea; esku dirutan ordaintzea
GPS edo geolokalizazioaPosizionamenduaren kontrolaKentzea
Web- kamera (drone)Sartu daitezkeelakoEstali kamera
Sare SozialakDatuak, noiz konektatuArgazkiak ez etiketatu,
Wifia
Wifi publikoak ez erabili
Konpainia telefonikoaLokalizazioa, erabilerak“Modo avión” jarri
 
 
Lehenengo gogoeta hau egin ostean, bideo bat bat ikusi dugu : ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? (Marta Peirano)

Bideoan, TEDx Madrid-en Marta Peiranok emandako hitzaldi bat agertzen da. Bideoak dioena laburtuta, Martak dionezen, nahiz eta zelatatuak izaten ari garela sentitu, jarduera txar edo negatiborik egiten ez dugunez seguru entitzen gara. Entzuleei aipatzen die kontutan izateko oso garrantzitsua dela gure intimitatea mantentzea eta zaintzea. 
 

Ondoren, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" bideo ikusi dugu. Bertan esan eta aipatzen dena jarraian duzue ikusgai, baita bideoa ere: 
 
Bigarren bideo honetan, gizarteko kideen gehiengoarentzat oso ezagunak eta entzunak diren sare sozial, programa, software eta plataformei buruz hitz egiten digu. Hauek dituzten arrisku zein onurak aipatzen dizkigu. (Wikipedia, Facebook, twitter...).


Azken gogoeta

Bideo hauek ikusi eta gogoetak egin ondoren, uste nuena baino kontrolatuago bizi garela ondorioztatu dut. Nahiz eta lehen ideia bat izan, arazo honen garrantziaz jabetu naiz. Izan ere, gehin erabiltzen ditugun sare sozialetan kontrola izaten saiatzen naizen arren, eguneroko bizitzan  kontrola mantentzea zailagoa egiten duten hainbat tresnak gure informazioa hartu eta gorde egiten dute. Behin hori gertatzean sarean alde batetik bestera mugitzen da gure informazioa. Hori dela eta une oro zetatuak izaten gara. Askotan inkoszienteki bada ere, guk geuk errazten diegu zelatatzaileei bereiaien lana eta nahi duten informazioa guztia eskura jartzen diegu. Neurri batean, posible dugu informazioa edo datu pertsonalak sarean eskuragarri ez jartzea, edota kreditu txartelen ordez diru metalikoa erabiltzea. Saio honen ondoren, nahiz eta bizi garen gizarteak ez dizkigun segurtasun falta ekiditeko neurriak bere osotasunean betetzen uzten, ezin baitzara zerbitzuetako kamerez ezkutatu etengabe edo gure kasuan Egelan sartu gabe egon adibidez,  badakit aurretik aipatutako neurriak kontuan izaten saiatuko naizela eta ahal den nenurrian nire segurtasuna mantentzen.

jueves, 10 de diciembre de 2015

LA WEB 2.0 EN ESCENA


Klasean testu komplexu bat irakurri ondoren honako hau ikasi eta ulertu dugu: Web 1.0 eta Web 2.0 aren artean desberdintasun bat dago. Lehenik eta behin esan behar da bietatik lehenengoa informazioa bilatzeko tresna modura bakarrik erabili zitekeela. Web 2.0 berriz, Web 1.0 bezala informazioa bilatzeaz gain, berak sortzeko, zabaltzeko eta konpartitzeko ere balio du. Bi haue artean lotura dagoela ikus dezakegu, kolektiboa da. Adibidez, entziklopedia munduari loturik, garai batean jende jakintsuenek egiten zituzten soilik, baina gaur egun, wikipedian dugun informazioa edonork jar dezake (eta hauek elkarlanaren bidez garatuak izan dira, zibernautika munduan).

Bestalde, Web 1.0-ak produktu bat sortzen du eta 2.0ak berriz zerbitz bat eskeini, beraz ekonomikoki aldatu egiten da erabat. Erabiltzen ditugun zerbitzu asko, gure erabilpenagatik, etekina ateratzen dute eta dirua irabazten dute. Baina geroz eta gehiago erabiltzen da software librea eta eskoletan horien erabilpena bultatzen ari da, izan ere, erabiltzaileak software horiek hobetzen joaten dira. Hala nola, gaur egun Google konpainiak ikaragarrizko negozioa egiten duela iruditzen zait gurekin, eta eredu kapitalista ekonomikoa ikusgai da.

Honetaz gain, nire iritziz, Web 2.0ak elkarlana eskatzen duenez, ikaskuntza kooperatiboari biziki loturik doa, eta ikaskuntza horrek arrakasta izateko, ezinbestekoa dugu alderdi kritikoa garatua izatea. 

Laburtuz, web 2.0 kolektiboagoa da, eta elkarlanean dabilen komunitate handi batek sortua izan da. Web 1.0an berriz, internetean informazio bat soilik webmaster batek egina (editatzaile bakar bat), hau da, aditu bakar batek.

Ondoren, irakurgaian ageri den esaldi batek zer pentsarazi ekarri digu taldekideei: "Si hay suficientes ojos, todos los errores son leves", hau da, honek adierazi dit irakasle izango naizenez, nire ardura izango dela ondo dagoena eta gaizki bereizte Honetaz gain, egoera hauen aurrean neurriak hartzea egoerak sahiesteko.



IKTren garapenari bergiratuta web 3.0a izango dugula aurreikus dezakegu. Interneten zintzilik informazio mordoa dago, eta zerbait aurkitzeko zailtasunak ditugunez noizean behin, urte batzuen epean ordenagailuek guk zer nahi dugun jakingo dute, eta horrela gure interesatzein zaigun informazioa erraztasunez aurkituko dugu.


Gure geroa erraza ez da izango web 3.0a iristen den unetik aurrera, baina zentzudunak izaten garen einean eta makinek gizakia superatzen ez duten einean ez dugu arazorik izango.