Gaur egun teknologiek duten garrantzi handia kontuan hartuta, interesgarria da orain arte horiekiko izan dugun lotura eta ibilbidea erreparatu eta pixka bat hausnartzea.
Lehenik eta behin, esan behar dut nik inoiz ez dudala izan harreman esturik teknologiekin. Txikia nitzenean teknologiak ez nituen nik zuzenean erabiltzen, hau da, gurasoek eta eskolako irakasleek nola erabiltzen zituzten ikusi nezakeen baina nik ez nituen ia inoiz esku artean izaten. Ume gehienek bezala telebista aurrean ordu gutxi batzuk pasatzen nituen, baina nahiago nuen beste jolas batzuekin denbora pasatzea.
Oso ondo gogoratzen dut 10 urte nituenean inglesa praktikatzeko jolasez beteriko ordenagailu bat oparitu zidatela. Beraz, esan dezaket nire lehenengo harremana teknologiekin hori izan zela. Hemendik aurrera harreman hau sendotzen joan zen: 13 urterekin lehen mugikorra oparitu zidaten, eskolan lanak ordenagailuz egin eta entregatzera behartzen gintzuzten, ondoren irakasleek betiko arbel tradizionala digitalaz ordezkatu zuten... Orain, ibilbide luze honen ostean, neurri handi batean teknologiaren menpe bizi garela uste dut.
Gaur egun ditugun teknologien maila altua eta programa konplexuekin proiekzio handiak egiteko gai niaz. Horretaz gain distantziara matrikula, urrunekoekin komunikatu, bideo eta argazkien edizioa, aldizkari bat sortu eta abar egiteko gai naiz. Hala ere, gehien erabiltzen ditudan aplikazioak mugikorrarekin datozenak dira, izan ere, leku guztietara eraman dezakedanez gehiago erabiltzeko aukera dut. Horietariko aplikazio ezagunenaWhatsApp-a da eta honekin momentu oro mezuak jaso eta bidali ditzakegu
Nire iritziz, irakasle izango naizenez eta gaur egun hezkuntzan IKT-k duen garrantzia kontuan hartuta, gai ikusten dut nire burua horrelako tresnekin lan egiteko. Txikitatik erlazio bat izan dudanez, ez zait arrotza egingo harreman hori sendotu eta teknologia eta tresna berriekin lan egitea.
Hona hemen bideo bat nire bizitzan teknologia nola joan den aldatzen erakusten diguna:
Hona hemen bideo bat nire bizitzan teknologia nola joan den aldatzen erakusten diguna: